Oinarrizko konpetentziak lantzeko praktika berritzaileak HH eta LHn: Koadro bat, ipuin anitz eta Workshops

Hizlariak:
Koldo Mitxelena LHI eta Errenteriako San Jose ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak

Nori zuzendua:
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)

Eguna:
2017ko irailak 27

Ordutegia:
16:00-18:00

Parte-hartzaile kopurua:
30

Edukiak:

Koadro bat, ipuin anitz

Azken hamarkadan Errenteriako Koldo Mitxelena HLHI ikastetxean praktikara eraman den proiektua da. Urte hauetan artelan batean oinarritutako proposamen didaktikoak garatu dira eta, momentu honetan, eskola osoaren (HH eta LH) proiektu sendoa eta arrakastatsua da.
'Koadro bat, ipuin anitz' Hikasiko artikulua

Workshops: diziplinarteko jarduerak Lehen Hezkuntzan / Adimen anitzetan oinarritutako tailerrak 

Ikasturtean behin edo bi aldiz, Errenteriako San Jose (Gurutzeko Alabak) Ikastetxean LHko ikastaldeen egituraketa zeharo aldatzen da: maila guztietako ikasleei haien gustuko tailer batean parte hartzeko aukera ematen zaie. Adimen anitzetan oinarritutako workshop hauek irakasleek diseinatu eta antolatzen dituzte.

Zenbait bideo:
Fashion Show
Stop! Errepidean kontuz 1 eta 2   
Birziklatzen
Emozioak dantzan
Euria egiten du! Atsedenean zertan jolastu?
Eco-artea: gure papera sortzen


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina