hizkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
hizkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Teknologia berrien integrazioa sekuentzia didaktikoetan

Hizlariak:
Jon Borrego eta Monika Weber
LHko ingeles irakasleak

Nori zuzendua:
LHko ingeles irakasleei eta IKT arduradunei

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)

Eguna:
2017ko irailaren 13an

Ordutegia:
15:30-17:30

Parte-hartzaile kopurua:
30

Edukiak:
  • Lehen Hezkuntzako ingeleseko gelan erabiltzeko zenbait tresna eta programa.
  • IKTak hainbat konpetentziaren garapenerako. 
  • IKTak erabiltzeko bi ikuspegi.

Zergatik heziketa literarioa?

Hizlaria:
Miren Billelabeitia ( Mungia BHIko irakaslea )

Nori zuzendua:
Hizkuntza eta Literaturako irakasleei

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)
Areto Nagusia

Eguna:
2017ko irailaren 13an

Ordutegia:
16:00-17:30

Parte-hartzaile kopurua:
20

Edukiak:
Literatura, poesia, antzerkia, narrazioa... mundua erakusteko modu bat, geure burua, geure bihotza ezagutzeko begi zorrotza, irudipena eta beste mundu batzuk geurera ekarri eta miresteko lilura, eta, era berean, hizkuntza osoa den bilgailu ezin ederrean eskaintzen zaiguna. Izenburuaren galderari erantzungo dio Mirenek eta Literaturaren lilura hori lortzeko, DBH eta Batxilergoko bere klasetan, burutu dituen hainbat lanen berri emango digu. .


Metodologia Berriak Hizkuntzen irakaskuntzan

Hizlaria:
Juan Villar
Urnietako Egape BHIko irakaslea

Nori zuzendua:
Hizkuntza eta Literaturako irakasleei

Hizkuntza:
Euskara eta gaztelaniaz

Lekua:
Irungo Berritzeguneko areto nagusia

Eguna:
2017ko irailaren 26an

Ordutegia:
16:00-17:30

Parte-hartzaile kopurua:
20
http://irjuan.wixsite.com/mapa

Edukiak:
Saio honen helburua, esperientzia eta metodologia aktibo eta dinamiko batzuk (arazo-egoeretan oinarritutakoak, Flipped Classroom, pentsamendu bisuala, gamifikazioa...) ezagutzera ematea da. Ikaslea protagonista egiteko hainbat eredu eta adibide ezagutu ahal izango ditugu, aldakorra den gizartearen egoera berri honi aurre egin ahal izateko..

Ikasleen erabilera helburu, ikastetxearen HN Proiektua. Hura prestatzeko edo berritzeko lanetan parte hartu ahal izateko informazioa eta prestakuntza

Hizlaria:
Iñaki Biain
Pedagogoa, G02 Berritzeguneko HN aholkularia.


Nori zuzendua:
Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Ikastetxeko Hizkuntza Normalkuntzarako Proiektua berritzeko lanetan parte hartzeko asmoa dutenak.

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)

Egunak:
2017ko irailaren 28an (osteguna) eta urriaren 2an (astelehena)

Ordutegia:
17:15-19:15

Parte-hartzaile kopurua:
25

http://www.ulibarri.euskadi.eus/web/guest/hizkuntza-normalkuntza-programa

Edukiak:
  • HN Proiektuaren egitura: eremuak eta esparruak
  • HN Proiektua berritzeko egiteko nagusiak, eta horretarako tresnak
  • Ikasleen erabileran eragiten duten faktoreak
  • Ikasleen erabileran eragiteko bideak eta estrategiak

Irakurketa plana. Nola landu irakurketa arlo guztietan

Emaileak:
Maribi Apraiz eta María del Mar Pérez
Berritzegune Nagusiko aholkulariak

Nori zuzendua:
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)

Eguna:
2017ko urriak 3

Ordutegia:
17:00-19:00

Ikasle kopurua:
30

Edukiak:
  • Irakurketa eskolan: arloetan irakurtzen diren testuak eta horien ezaugarri bereizgarriak.
  • Ulermenaren prozesua.
  • Irakurketa lantzeko jarduera didaktikoak. 

IZEN-EMATEA

Murgiltze Programaren ezaugarriek eta horien ezarpena hobetzeko zenbait gako eta ideia

Hizlaria:
Iñaki Biain
Pedagogoa. G02 Berritzeguneko HN aholkularia

Nori zuzendua:
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleak, murgiltze egoeran dauden ikasleekin lan egiten dutenak

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)

Eguna:
2017ko urriaren 4an eta 5ean (asteazken eta osteguna)

Ordutegia:
17:15-19:15

Parte-hartzaile kopurua:
25
Edukiak:
  • Murgiltze programak: ezaugarriak eta baldintzak
  • Murgiltze programaren ezarpena aztertzeko irizpideak eta hobetzeko gakoak eta ideiak:
-Metodologia (input ulergarria, interakzioa, ahozkoaren trataera, ahozkoa eta idatziaren trataera, arloetan ere hizkuntza irakastea
-Motibazioa (Ikasleen bizipenak, sentimenduak…)
-Familiekiko lotura eta Familia Hizkuntzaren trataera
-Hizkuntza-erabilera koherentea (erabiltzen ikasi ere)

IZEN-EMATEA