metodologia berritzaileak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
metodologia berritzaileak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Teknologia berrien integrazioa sekuentzia didaktikoetan

Hizlariak:
Jon Borrego eta Monika Weber
LHko ingeles irakasleak

Nori zuzendua:
LHko ingeles irakasleei eta IKT arduradunei

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)

Eguna:
2017ko irailaren 13an

Ordutegia:
15:30-17:30

Parte-hartzaile kopurua:
30

Edukiak:
  • Lehen Hezkuntzako ingeleseko gelan erabiltzeko zenbait tresna eta programa.
  • IKTak hainbat konpetentziaren garapenerako. 
  • IKTak erabiltzeko bi ikuspegi.

Zergatik heziketa literarioa?

Hizlaria:
Miren Billelabeitia ( Mungia BHIko irakaslea )

Nori zuzendua:
Hizkuntza eta Literaturako irakasleei

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)
Areto Nagusia

Eguna:
2017ko irailaren 13an

Ordutegia:
16:00-17:30

Parte-hartzaile kopurua:
20

Edukiak:
Literatura, poesia, antzerkia, narrazioa... mundua erakusteko modu bat, geure burua, geure bihotza ezagutzeko begi zorrotza, irudipena eta beste mundu batzuk geurera ekarri eta miresteko lilura, eta, era berean, hizkuntza osoa den bilgailu ezin ederrean eskaintzen zaiguna. Izenburuaren galderari erantzungo dio Mirenek eta Literaturaren lilura hori lortzeko, DBH eta Batxilergoko bere klasetan, burutu dituen hainbat lanen berri emango digu. .


¡Adelante con la resolución de problemas!

Hizlaria / Ponente:
Txerra G. Guirles
Sestaoko Berritzeguneko Aholkularia
Asesor en el Berritzegune de Sestao

Nori zuzendua / Dirigido a:
LHko 2.eta 3.ziklo eta DBHko 1.zikloko irakasleei
Profesorado de 2º y 3er ciclos de Primaria y 1er ciclo de ESO

Hizkuntza / Idioma:
Gaztelania / Castellano


Lekua / Lugar:
G02 Berritzegunea (Irun)


Eguna / Día:
2017ko irailaren 25ean eta 26an
25 y 26 de septiembre de 2017

Ordutegia / Horario:
17:00-19:30

Parte-hartzaile kopurua / Plazas:
30

Edukiak / Contenidos:
Problemen ebazpenean eragina duten prozesuak ondo ezagutzea (datuen bereizketa, planifikazioa...), ikasleei horietan aurreratzen laguntzeko. Era berean, gelarako jarduera irekiak sortu nahi dira, erantzun bakarra ez dutenak, ikasleen arteko interakzioa eta argudiaketa areagotzeko.

El objetivo es profundizar en los procesos que inciden en la resolución de problemas (discriminación de datos, planificación...), para ayudar al alumnado a avanzar en los mismos. También queremos diseñar actividades abiertas, de las que no tienen una única solución, para impulsar la interacción y la argumentación en el aula.


Metodologia Berriak Hizkuntzen irakaskuntzan

Hizlaria:
Juan Villar
Urnietako Egape BHIko irakaslea

Nori zuzendua:
Hizkuntza eta Literaturako irakasleei

Hizkuntza:
Euskara eta gaztelaniaz

Lekua:
Irungo Berritzeguneko areto nagusia

Eguna:
2017ko irailaren 26an

Ordutegia:
16:00-17:30

Parte-hartzaile kopurua:
20
http://irjuan.wixsite.com/mapa

Edukiak:
Saio honen helburua, esperientzia eta metodologia aktibo eta dinamiko batzuk (arazo-egoeretan oinarritutakoak, Flipped Classroom, pentsamendu bisuala, gamifikazioa...) ezagutzera ematea da. Ikaslea protagonista egiteko hainbat eredu eta adibide ezagutu ahal izango ditugu, aldakorra den gizartearen egoera berri honi aurre egin ahal izateko..

Oinarrizko konpetentziak lantzeko praktika berritzaileak HH eta LHn: Koadro bat, ipuin anitz eta Workshops

Hizlariak:
Koldo Mitxelena LHI eta Errenteriako San Jose ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak

Nori zuzendua:
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei

Hizkuntza:
Euskara

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun)

Eguna:
2017ko irailak 27

Ordutegia:
16:00-18:00

Parte-hartzaile kopurua:
30

Edukiak:

Koadro bat, ipuin anitz

Azken hamarkadan Errenteriako Koldo Mitxelena HLHI ikastetxean praktikara eraman den proiektua da. Urte hauetan artelan batean oinarritutako proposamen didaktikoak garatu dira eta, momentu honetan, eskola osoaren (HH eta LH) proiektu sendoa eta arrakastatsua da.
'Koadro bat, ipuin anitz' Hikasiko artikulua

Workshops: diziplinarteko jarduerak Lehen Hezkuntzan / Adimen anitzetan oinarritutako tailerrak 

Ikasturtean behin edo bi aldiz, Errenteriako San Jose (Gurutzeko Alabak) Ikastetxean LHko ikastaldeen egituraketa zeharo aldatzen da: maila guztietako ikasleei haien gustuko tailer batean parte hartzeko aukera ematen zaie. Adimen anitzetan oinarritutako workshop hauek irakasleek diseinatu eta antolatzen dituzte.

Zenbait bideo:
Fashion Show
Stop! Errepidean kontuz 1 eta 2   
Birziklatzen
Emozioak dantzan
Euria egiten du! Atsedenean zertan jolastu?
Eco-artea: gure papera sortzen